Izen-emate berriak / Jardueretan jarraitzeko
Martxoan jarraituko dugu otsailan hasitako ikastaroekin.
LEHENDIK IZENA EMANDA BAZAUDE lekua gorde nahi baduzu, otsailaren 22tik 26ra ordaindu behar da. Kiroldegietako harreran txartelaren bitartez, KUTXABANK-en ES28 2095 0039 15 3239029361 kontu zenbakian transferentzia eginez edota txartelarekin Web-etik. Ordain-agiria kiroldegietako harreran aurkeztu beharko da edota posta elektronikoz bidali erandiokirolak@erandio.eus (otsailaren 26a azken eguna).
IZEN-EMATE BERRIAK
Otsailaren 22-26. Bazkideak eta Ez-bazkideak. Web-aren bitartez / kiroldegietako sarreran.
Martxoaren 1ean bazkideen artean zozketa. Lekurik egotekotan, Ez-bazkideen artean egingo da bigarren zozeketa bat eta itxarote zerrenda osatuko da. Onartutakoek martxoaren 1etik 5ra bitartean ikastaroaren ordainketa egin beharko dute; Kiroldegietako harreran txartelaren bitartez, KUTXABANK-en ES28 2095 0039 15 3239029361 kontu zenbakian transferentzia eginez edota txartelarekin Web-etik. Ordain-agiria kiroldegietako harreran aurkeztu beharko da edota posta elektronikoz bidali erandiokirolak@erandio.eus.
2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak nahiz eta 18 urte euki ez arren 18 urte gorako ekintzetan izena emon dezakete gurasoen baimenarekin.
Onartuen zerrenda zozketa egin ostean https://kirolak.erandio.eus/eu/hasiera/ web orrialdean argitaratuko da eta kiroldegietako sarreretan ikusgai egondo da.
Ekintzak:
ALTZAGA KIROLDEGIAN:
Aquagym (+18 urte) 8:00-9:00 / 10.00-11.00 / 12.00-13.00 astearte eta ostegunetan.
Mantenimendu gimnasia (+18 urte): 9.00-10.00 astelehen eta asteazkenetan.
Pilates (+18 urte): 17.00-18.00 astelehen eta asteazkenetan.
Ginbike (+18 urte): 18.15-19.15 astelehen eta asteazkenetan.
Txiki Zunba (2009-2013 jaiotakoak): 18.15-19.15 astearte eta ostegunetan.
Gazte Zunba (2005-2008 jaiotakoak): 17.00-18.00 astearte eta ostegunetan.
ASTRABUDUA KIROLDEGIAN:
Mantenimendu gimnasia (+18 urte): 9.00 – 10.00 astearte eta ostegunetan.
Oinarrizko Prestaketa Fisikoa – OPF (+18 urte): 17.00-18.00 astearte eta ostegunetan.
Pilates (+18 urte): 18:15-19:15 astearte eta ostegunetan.
TxikiZunba (2009-2013 jaiotakoak): 18.15-19.15 astelehen eta asteazkenetan.
GazteZunba (2005-2008 jaiotakoak): 17.00-18.00 astelehen eta asteazkenetan.
*Oharra: aztertzen ari gara ea posible den Aquagym Jarduera eskaintzea. Covid-19aren eraginez eta Kiroldegiaren berezitasunegatik oztopoekin aurkitzen gara. Hastekotan martxoaren bigarren hamabostaldian litzateke.
Iruzkin berriak