Denboraldiko igeriketa ikastaroen behin-behineko esleipena egin dugu (txanoak 2024 – 2025). Aurre-inskripzioa egin duten guztiek plaza lortu dute, eta izen-ematea berretsi behar dute dagokion tasa ordainduta Web-orrialdearen bidez (erabiltzailea eta kontraseina beharko dituzu, edo bertan eskuratu), edo kiroldegiko lehiatilan txartelaren bidez uztailaren 26-30 bitarteko epean, lanegunetan (Astrabudua kiroldegia itxita uztailaren 29tik aurrera).
Bazkide diren pertsonek ere izena eman ahal dute plaza libreak dauden ordutegietan, eta bazkide ez direnek, berriz, abuztuaren 2tik aurrera izena eman ahal izango dute plaza libreetan.
Prezioak:
- Bazkideak:
- Astean egun bi: 22,88 euro
- Astean egun bat: 11,44 euro
- Ez bazkideak:
- Astean egun bi: 30,88 euro
- Astean egun bat: 15,44 euro
Ze ikastarotan eskuratu duzun plaza kontsultatzeko, Erreserbatu atalera joan (erabiltzailea eta kontraseina beharko dituzu, edo bertan eskuratu).
GAINONTZEKO JARDUERAK (IRAILA BAINO EZ):
Bestaldetik ere, gogoratu datorren 2024ko irailean Erandioko kiroldegietan jarduera gidatuak eskeiniko direla kurtsoko beste hilabeteetan bezala.
Iraileko jarduera hauek 2023/2 denboraldiaren barruan sartuko dira, beraz, 2023ko ekainean jarduera horretan izena emanda zuten pertsonei plaza errespetatu zaie, eta aurre-inskripzioa egin duten guztiek ere plaza lortu dute. Hala ere, plaza libreak dauden ikastaroetan, jadanik izen ematea librea da kirolari guztientzat.