Epea zabalik egongo da uztailaren 15etik 24ra bitartean kiroldegiko bazkideek aurre inskripzioa egiteko haur igeriketaren ikasturtean (2024 – 2025 – txano horia, berdea eta urdina).
Web bidezko izen-ematea (uztaila 15-24) hemen
Eskainitako plazak baino eskari handiagoa badago, zozketa egingo da uztailaren 26an.
Inskripzioa berresteko azken eguna (tasaren ordainketa): uztailaren 30a.
Bazkide ez diren pertsonek abuztuaren 2tik aurrera izena eman ahal izango dute plaza libreetan.
Ikasturtea irailan hasiko da.
GAINONTZEKO JARDUERAK (IRAILA BAINO EZ):
Bestaldetik ere, gogoratu datorren 2024ko irailean Erandioko kiroldegietan jarduera gidatuak eskeiniko dirrela kurtsoko beste hilabeteetan bezala.
Iraileko jarduera hauek 2023/24 denboraldiaren barruan sartuko dira, beraz, 2024ko ekainean jarduera horretan izena emanda zuten pertsonei plaza errespetatu zaie. Horretarako, irailean jarraitu nahi duten pertsonek berresteko prozesua eta izen emate berrien prozesua beste hilabeteetan bezala izango da baina kasu honetan UZTAILEAN izango da, 15etik 24ra