94 467 05 11 erandiokirolak@erandio.eus
Nire Gunea

PRIBATATASUN POLITIKA

kirolak.erandio.eus Kirolaren Webgunearen eta erabiltzaileak erregistratzeko edukien jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak (testu, irudi, soinu, audio, bideo, diseinu, sormen eta softwareari dagozkienak) Erandioko Udalarenak (IFK: P4812400B) dira.

Administrazioek egin eta zaintzen dituzten dokumentuen berrerabilpena Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak xedatutakoaren arabera arautuko da.

Erabiltzaileak web atarira sartzeko datuak zaindu eta arduraz erabili behar ditu, eta bere gain bakarrik dago horien babespekotasuna. Erabiltzailea da izapideak egiteko kontu pribatuaren bidez egiten diren jarduera guztien azken erantzulea.

Helburua eta Erabilera

Webgune honen bidez zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz, eta horren erabilera errazteko asmoz, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua, webgunea bisitatzen dutenen jarduera eta erabilera maiztasuna aztertzen dira.

Ondorio horietarako, Interneteko Zerbitzu Hornitzaileak landutako datu estatistikoak erabiltzen dira.

Pribatutasun-politika hau Kirolaren Web Atarian bakarrik aplikatzen da; ez da bermatzen gune honekiko esteken bidezko sarbideetan, ezta gune honetatik beste webgune batzuetarako esteketan ere.

Debekuak

Debekatuta dago Herritarren Web Ataria indarrean dagoen legediaren kontrako edozein ekintzatarako erabiltzea, eta bereziki, zehaztu gabe, honako hauetarako: