94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

Aurre-inskripzio guztiak onartu dira, beraz, zer ikastarotan eskuratu duzun plaza kontsultatzeko, Nire gunea atalera joan (erabiltzailea eta kontraseina beharko dituzu, edo bertan eskuratu).

Behin betiko izen-emate epea apirilaren 30a da. Plaza berresteko, dagokion tasa ordaindu behar da banku-txartelaren bidez on-line edo kiroldegietako harrera postuetan.

Epe horretan ere, bazkideok izena eman dezakete plaza librerik duten ikastaroetan.

Halaber, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean, bazkide ez direnek izena eman ahalko dute plaza librerik duten ikastaroetan. Horretarako, heldu ahala, izena emango dute kiroldegietako harrera postuetan.