94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

 

Denboraldiko igeriketa ikastaroen behin-behineko esleipena egin dugu (txanoak 2023 – 2024). Plaza eskuratu duten pertsonek izen-ematea berretsi behar dute dagokion tasa ordainduta Web-orrialdearen bidez (erabiltzailea eta kontraseina beharko dituzu, edo bertan eskuratu), edo kiroldegiko lehiatilan txartelaren bidez uztailaren 27 eta abuztuaren 14a bitarteko epean (Astrabudua kiroldegia itxita abuztuak 1-14).

Bazkide diren pertsonek ere izena eman ahal dute plaza libreak dauden ordutegietan, eta bazkide ez direnek, berriz, abuztuaren 1etik aurrera izena eman ahal izango dute plaza libreetan.

 

Prezioak:

  •  Bazkideak:
    • Astean egun bi: 22 euro
    • Astean egun bat: 11 euro
  •  Ez bazkideak:
    • Astean egun bi: 29,70 euro
    • Astean egun bat: 14,85 euro

Ze ikastarotan eskuratu duzun plaza kontsultatzeko, Erreserbatu atalera joan (erabiltzailea eta kontraseina beharko dituzu, edo bertan eskuratu). Bestela, zerrendak ikusgai dira:

IKASTAROETAN ONARTUEN ZERRENDAK

GAINONTZEKO JARDUERAK (IRAILA BAINO EZ):

Bestaldetik ere, gogoratu datorren 2023ko irailean Erandioko kiroldegietan jarduera gidatuak eskeiniko direla kurtsoko beste hilabeteetan bezala.

Iraileko jarduera hauek 2022/23 denboraldiaren barruan sartuko dira, beraz, 2023ko ekainean jarduera horretan izena emanda zuten pertsonei plaza errespetatu zaie. Hala ere, plaza libreak dauden ikastaroetan, jadanik izen ematea librea da kirolari guztientzat.