94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

Astrabudua kiroldegiko fitness aretoko makineria berritzeko lanak amaitzen ari gara. Otsailaren 5ean, astelehena, gimnasioa ohiko ordutegian irekiko da jendearentzat. Egun hauetan, erabiltzaileek fitness aretoko zerbitzua duzue Altzaga kiroldegian.

Altzagako aretoko makinak otsailaren 7tik (asteazkena) aurrera berrituko dira, eta, beraz, gune hori itxita egongo da egun horretatik otsailaren 19ra arte (astelehena). Orduan, material berriarekin ekingo zaio berriro zerbitzuari. Epe horretan, erabiltzaileek fitness aretoko zerbitzua izango dute eskuragarri Astrabudua kiroldegian.