IREKIERA ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara
Larunbat eta igandeetan 09:00etatik 14:30etara
Eguerdiko bazkidetzak: 12:30etik 17:00etara (ordu erdia aurreratu da sarrera ordua)
AURREZ AURREKO ARRETA: zerbitzu hau gaituko da bi kiroldegietan.
Egingo diren izapideak:
- Izen emateak eta altak jasotzea.
- Ikastaroen ordainketak (txartel bidez bakarrik).
Arreta ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00-20:30.
- Larunbat eta igandeetan 09:00-13:30.
TEELFONO BIDEZKO ARRETA: zerbitzu hau emango da kiroldegien irekiera ordutegian.
IGERILEKUA
- Bazkideeentzako soilik. Aldez aurretiko hitzordua hartuko dute internet bidez edota telefono bitartez.
- Egonaldiak, gehienez, 90 minutukoak izango dira.
- Sarrera tornoetatik egingo da.
- Aldagelak:
- Erabilgarri egongo dira.
- Dutxak ez dira erabilgarri egongo.
- Takillak erabilgarri egongo dira, elkarren artean banaturik.
- Komunak erabilgarri egongo dira.
- Igerileku eremuan:
- Dutxak erabilgarri egongo dira.
- Maskararekin joan beharko dute erabiltzaileek bertara arte.
- Materiala eskaileretan utziko dute elkarrengandik urrunduta.
- Aforoa: kale bakoitzean bi pertsona egongo dira. *Salbuespena: astean zehar 17:00etatik aurrera eta asteburu guztian zehar igerileku handiko eta ertaineko kale bana familiek erreserbatu ahalko dituzte (gehienez 4 bizikide kale bakoitzeko).
- Ile lehorgailuak gaituko dira.
FITNESS
- Izena emandakoentzako soilik. Aldez aurretiko hitzordua hartuko dute internet bidez edota telefono bitartez.
- Egonaldiak, gehienez, 90 minutukoak izango dira.
- Sarrera tornoetatik egingo da.
- Aldagelak, dutxak eta takillak erabilgarri egongo dira.
- Aretoan:
- Erabiltzaileek maskara erabiliko dute. Intentsitate altuko unean maskara kendu ahalko dute, betiere, elkarren arteko distantzia 2mkoa dela bermatzen badute.
- Erabiltzaileek ukituko duten materiala desinfektatuko dute erabili aurretik eta ondoren.
- Ariketa guneen arteko distantzia bermatuko da. Behar izanez gero makina batzuk erabilgaitz utziko dira.
KANTXAK ETA FUTBOL ZELAIAK
Aldez aurretik baimena duten taldeek soilik erabili ahalko dituzte, egokitu zaien ordutegian.