94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

ARAU OROKORRAK:

COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzu (sukarra, eztula edo arnas sintomak), ez joan kiroldegira. Kontsultatu zure osasun zentroa.

Jarduera bitartean zein kiroldegian ematen duzun gainontzeko denbora bitartean 1,5mko distantzia gorde bizikide ez dituzun pertsonekin. Hori posible ez denean, jantzi maskara.

Eskuak desinfektatu instalakuntzara sartzerakoan eta irteterakoan. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa aurretik eskuak desinfektatu gabe.

Eztul eta doministiku egiterakoan, ahoa tapatu ezazu ukondoaren barrualdearekin edo erabilera bakarreko zapi batekin.

Toallak eta bestelako objektu pertsonalak ez inorekin partekatu. Etxera iritsitakoan, garbitu toallak eta erabilitako arropa.

ERABILERA ARAUAK – Fitness

Martxoan fitnessen izena emanda zeudenek erabili ahalko dute zerbitzua.

Astean birritan eskatu dezakezu hitzordua, asko jota.

Izen emate epea hiru egun aurretik irekiko da eta aurreko egunean itxiko da; 12:00etan.

Txanda bakoitza ordubetekoa izango da.

Sarrera-irteerak kaletik zuzenak izango dira:

  • Astrabudua kiroldegian parkingeko atetik.
  • Altzagako kiroldegian Tartanga kaletik egingo da (zuzenean aretora doan atea).

Egokitu zaizun orduan ailegatu zaitez eta esleitutako irteera ordua errespetatu ezazu.

Sartzeko momentuan zure identifikazioa eskatuko dizugu erreserba eginda duzula ziurtatzeko.

Gogoratu etxetik hurrengoak ekartzen:

  • Ur botilatxoa beteta
  • Toalla txikia, fitnessen ohikoa den moduan erabiltzeko.
  • Toalla handia kontaktu gainazaletan ipintzeko.

Ez da aldagelarik egongo erabilgarri, ezta takillarik ere.

Utzi zure gauzak horretarako ahalbidetu diren eremuetan.

Garbitu ezazu materiala erabili aurretik eta ondoren.

Norbere kirol materiala ekartzea gomendatzen dizugu.

Arauak eta gomendioak errespetatu eta aretoko monitoreak esaten duena bete ezazu.

ERABILERA ARAUAK – Igerilekua

Zerbitzua erabiltzeko, bazkide izan beharko zara.

Astean birritan eskatu dezakezu hitzordua, asko jota.

Banakako erabilera baino ez dago baimenduta, kirol helburua duena.

Izen emate epea hiru egun aurretik irekiko da eta aurreko egunean itxiko da; 12:00etan.

Txanda bakoitza ordubetekoa izango da.

Sarrera irteerak ate nagusitik egingo dira.

Egokitu zaizun orduan ailegatu zaitez eta esleitutako irteera ordua errespetatu ezazu.

Sartzeko momentuan zure identifikazioa eskatuko dizugu erreserba duzula ziurtatzeko.

Aldagelak erabili ahalko dira arropa aldatzeko. Takillak ez dira erabilgarri egongo, beraz, aldagelan bertan utzi ahalko dituzu zure gauzak.

Igerileku eremuan toalla, txankletak eta antzeko elementuak uzteko eremuak markatu ditugu.

Aldageletako dutxak ez dira erabilgarri egongo. Igerileku eremuko dutxak erabili beharko dira sartzerakoan zein irteterakoan.

Igerilekuko materiala ezingo da erabili (koltxonetak, baloiak…)

Arauak eta gomendioak errespetatu eta sorosleak esaten duena bete ezazu.