Covid-19aren bilakaerak Erandioko kiroldegien erabilera baldintzatzen digu. Hori dela eta, hainbat aldaketa egitera behartu gaitu. IIMQ Prevenciones-etik heldu zaigun kutsatzea ekiditeko Plan-ekintzaren datu barriek ostabere aldaketak dakarzkigu eta azaroaren 30ean indarrean ipini ditugun erabilera baldintzak aldatuko ditugu. Igerilekuko eta fitneseko aforoak haunditu ditzakegu. Erabilera txanda bakoitzeko erabiltzaile gehiagok erreserba egin ahal izango du eta horregatik ezarritako erabilketa murrizketak bertan behera uztea ahalbidetu egingo digu. Fitnesean berriro astelehenetik ostiralera bitarteko bost saioak berreskuratuko dituzte eta era berean igerilekuan astelehenetik iganderako zazpi saioak berreskuratuko dituzte.
Igerilekuan IGERI egiteko kale bakoitzeko hiru erabiltzaile baimenduko da. 10 urte gorakoek bakarrik joan ahal izango dira, baina hamar urte azpikoek bizikide nagusi batekin kale berean igeri egin ahal izango dute ere. AISIALDIKO-FAMILIA erreserban Astrabuduan igerileku haundian 3 bizikide erabili ahal izango dute lehenengo hiru kaletan eta laugarren kalean 4 bizikide arte baimenduko da (beti ere, gutxienez, horietatik bat nagusia izaten). Altzagan berriz, igerileku haundian 3 bizikide arte eta igerileku ertainan berdin jarraituko du 4 bizikideekin.
Fitnesean suposatuko du Astrabuduan 12 erabiltzailetik 16 erabiltzailetara igarotzea txanda bakoitzeko eta Altzagan 20 erabiltzaileetatik 28ra.
Laburbilduz aldaketak:
- Erabilera murrizketarik ez (fitnesean larunbat eta igandeetan ezingo da erabili)
- Fitnes Altzagan gehienez 28 erabiltzaile txanda bakoitzeko.
- Fitnes Astrabudua gehienez 16 erabiltzaile txanda bakoitzeko.
- IGERI egiteko Altzagan 24 erabiltzaile eta Astrabuduan 12 erabiltzaile txanda bakoitzeko. 10 urte azpikoek igeri egin ahalgo dute bizikide nagusi batekin batera. Bakarrik joateko 10 urtetik gora.
- AISIALDIRAKO-FAMILIA erreserbetan Astrabaduan 1, 2 eta 3. kaleetan hiru familia kide kale bakoitzeko eta 4. kalean 4 erabiltzaile. Altzagan igerileku haundian kale bakoitzeko hiru familia kide gehienez. Gutxienez familiako erabiltzaile bat nagusia izan beharko du.