Martxoaren ikastaroetara Izena eman duzuen guztiak onartuak izan zarete. Izen emate epea otsailaren 26an amaitu zen. Martxoaren 1ean zozketa egiteko aurre ikusita zegoen baina eskeinitako lekuak izen-emateak baino gehiago izan direlako ez da zozketaren beharrik izan.
Martxoaren 1etik 5era izena eman duzuen PARTEHARTZAILE BERRIEK jarduera ordaintzeko epea daukazue. Kiroldegietako harreran txartelaren bitartez edota KUTXABANK-en ES28 2095 0039 15 3239029361 kontu zenbakian transferentzia eginez. Ordain-agiria kiroldegietako harreran aurkeztu beharko da edota posta elektronikoz bidali erandiokirolak@erandio.eus helbidera. Web-aren bitartez baita ere egin dezakezue ordainketa.
Martxoaren 1etik aurrera libre geratu diren lekuetan edonork izena emon dezake. Kiroldegietako harreran bakarrik eta bertan ordaindu beharko da txartelaren bitartez. Etorrera ordena kontutan hartuko da.
Altzagako kiroldegian honako ekintzetan badaude lekuak libre:
Mantenimendu gimnasia: 7
Pilates: 1
Ginbike: 0 BETETA
TxikiZunba: 4
GazteZunba: 10
Aquagym 8:00-9:00 = 1
Aquagym 10:00-11:00 = 0 BETETA
Aquagym 12:00-13:00 = 4
Astrabuduako kiroldegian honako ekintzetan badaude lekuak libre:
Pilates: 3
Oinarrizko Prestaketa Fisikoa: 11
Mantenimendu gimnasia: 10
TxikiZunba: 8
GazteZunba:12
Iruzkin berriak