Egoera epidemiologikoa dela eta, Erandion covid-19 kasu positiboen intzidentzia metatuaren tasa 500 edo gehiago dagoen bitartean 6-16 urte bitarteko ikasleek egiten duten edozein kirol jarduera fisiko bertan behera geratzen da, antolatzen duen entitatea edozein dela ere. Erandio Kirolak-eko asmoa TxikiZunba eta GazteZunba jarduerak aurrera ateratzea da. Egoerak itzi bezain laster jarduera honekin hasiko ginateke. Beraz, izena-eman dezakezue eta taldeak osatuko ditugu, baina momentuz ez zenuke ordaindu beharrik.
Otsailaren 15ean jarduera batzuk martxan ipiniko ditugu.
ALTZAGAKO KIROLDEGIAN:
Aquagym (+18 urte) 8:00-9:00 / 10.00-11.00 / 12.00-13.00 astearte eta ostegunetan.
Mantenimendu gimnasia (+18 urte): 9.00-10.00 astelehen eta asteazkenetan.
Pilates (+18 urte): 17.00-18.00 astelehen eta asteazkenetan.
Ginbike (+18 urte): 18.15-19.15 astelehen eta asteazkenetan.
TxikiZunba (2009-2013 jaiotakoak): 18.15-19.15 astearte eta ostegunetan.
GazteZunba (2005-2008 jaiotakoak): 17.00-18.00 astearte eta ostegunetan.
ASTRABUDUAKO KIROLDEGIAN:
Mantenimendu gimnasia (+18 urte): 9.00 – 10.00 astearte eta ostegunetan.
Oinarrizko Prestaketa Fisikoa – OPF (+18 urte): 17.00-18.00 astearte eta ostegunetan.
Pilates (+18 urte): 18:15-19:15 astearte eta ostegunetan.
TxikiZunba (2009-2013 jaiotakoak): 18.15-19.15 astelehen eta asteazkenetan.
GazteZunba (2005-2008 jaiotakoak): 17.00-18.00 astelehen eta asteazkenetan.
IZEN-EMOTEA
Otsailaren 3tik 7ra. Bazkideak zein Ez-bazkideak. Web-aren bitartez / kiroldegietako sarreran.
Otsilaren 8an bazkideen artean zozketa. Ez-bazkideen artean izen-emotearen ordenean, zozketaz, itxarote zerrenda osatuko da eta izena emandako jardueran lekurik egotekotan, ordena kontutan hartuta, banan-banan deitu zaie.
Otsailaren 9tik 11ra deitutako ez-bazkideek jarduera ordaintzeko epea izango dute. Kiroldegietako harreran txartelaren bitartez edota KUTXABANK-en ES28 2095 0039 15 3239029361 kontu zenbakian transferentzia eginez. Ordain-agiria kiroldegietako harreran aurkeztu beharko da edota posta elektronikoz bidali erandiokirolak@erandio.eus.
Otsailaren 12tik aurrera. Lekurik balego, izena emateko, kiroldegietako harreran bakarrik eta bertan ordaindu beharko da txartelaren bitartez.
OHARRA:
TxikiZunban izena eman dezakete 2009-2013 urteetan jaiotakoak.
GazteZunban izena eman dezakete 2005-2008 urteetan jaiotakoak.
2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak nahiz eta 18 urte euki ez arren 18 urte gorako ekintzetan izena emon dezakete gurasoen baimenarekin.
Onartuen zerrenda zozketa egin ostean https://kirolak.erandio.eus/eu/hasiera/ web orrialdean argitaratuko da eta kiroldegietako sarreretan ikusgai egondo da.