Igeriketa ikastaroak
Apirilaren 19ko astean hasiko gara igeriketako ikastaroekin. Lau maila eskeiniko ditugu: txano horia, berdea, urdina eta kirol igeriketa.
Covid-19a dela eta,ahalik eta pertsona gehien parte hartu dezaten, astero egun bakarreko ikastaroak izango dira. Gehienez 6 pertsona talde bakoitzeko.
Izen-ematea apirilaren 6tik 11ra, webgunearen bitartez edota leihatilan. Apirilaren 12an zozketa egingo dugu eta emaitza webgunean eta kiroldegiko harreretan egongo da ikusgai.
Partehartzaileek gurasoekin erabiliko dugun protokola irakurri beharko dute eta “Baldintzak” sinatu.
Ikastaroa hasita ez da aldaketarik onartuko eta norbait bajan emon ezkero ez da hutsitako lekua beteko.
Ikastaroak:
| Astelehen | Astearte | Asteazken | Ostegun | Ostiral |
17.15-18.00 | HORIA | HORIA | HORIA | HORIA | HORIA |
18:20-19:05 | HORIA | HORIA | BERDEA | BERDEA | HORIA |
19:25-20:10 | URDINA | URDINA | KIROL IGERI | KIROL IGERI | BERDEA |