94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus
  1. OFIZIOZKO DIRU ITZULKETAK: bazkidetzei eta ikastaroei dagozkien diru itzulketa proportzionalak egingo dira, martxoaren 13tik irailaren 13ra bitarteko epea aintzat hartuta. Itzulketak ondoren azaltzen diren baldintzetan egingo dira:
      • Kiroldegiko ordainagiria helbideratuta duten bazkideak: ofizioz egingo zaie diru itzulketa (ez da eskaerarik aurkeztu behar).
      • Kiroldegiko ordainagiria helbideratuta ez duten bazkideak eta ikastaroetan izena emanda zuten erabiltzaileak: eskaera aurkeztu beharko dute 3. puntuan azaltzen dena jarraituz.
  2. URTEKO BAZKIDETZAN BAJA ESKAERA: 2020 urteko bazkidetzan baja eskatzeko aukera emango dugu ez ohiko neurri gisa. Horrela nahi duenak 3. puntuan azaltzen dena jarraituz egin beharko du eskaera.
  3. PROZEDURA: irailaren 7tik 30era epea zabalik egongo da KRL.CV19 inprimakia aurkezteko. Bideak honakoak izango dira: erregistro elektronikoa eta HAZ.

FITNESSEN IZEN EMATE BERRIAK

Irailaren 14tik aurrera fitnessen alta berriak onartuko dira. Izen emateak web orrialdearen bitartez zein aurrez aurre egin ahal izango dira edozein kiroldegian arreta ordutegian.

BAZKIDE BERRIEN ALTAK

Urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko hiruhileko bazkidetza berriak egin ahalko dira. Izapidea Kirol Sailaren web orrialdean zein aurrez aurre egin ahalko da udal kiroldegietako arreta ordutegietan.

KIROL ZERBITZU ETA INSTALAZIOEN IREKIERA

Irailaren 14tik aurrera kirol instalazioetako erabilera baldintzak aldatuko dira. Informazio gehiago hemen.

 

Dokumentazioa eta estekak