94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

COVID-19ak eragindako egoeratik eratorritako diru itzulketei dagokion Alkatearen 214/2020 Dekretua Udal iragarki-oholean argitaratu da 2021eko otsailaren 4an. Dekretu horren bidez honakoa ebatzi da: udal kiroldegietako zerbitzuen gaineko tasen itzlulketa 2020ko martxoan koronabirusaren hedapena geldiarazteko, kirol-instalazio guztiak itxi eta bertako jarduera guztiak etenda egon zirelako.

Gauzak horrela, datozen egunotan, Udalak diru-sarrerak egingo ditu bazkide eta erabiltzaileen kontu korronteetan.

Halaber, udaletxean errekurtsoak aurkezteko azken eguna 2021eko martxoaren 5a izango da.

Ebazpenaren edukia eta eranskinak (itzuli beharreko zenbatekoak) beheragoko esteken bidez ikusgai daude.

  • Alkatearen 214/2020 Dekretua
  • 1.1 Eranskina: URTEKO BAZKIDETZEN ITZULKETA
  • 1.2 Eranskina: SEI HILEKO BAZKIDETZEN ITZULKETA
  • 2. Eranskina: 2020KO MARTXOKO JARDUEREI DAGOKIEN ITZULKETA

Agiriak eta estekak