94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

Datorren uztailaren 20tik aurrera, udaleko kirol instalakuntzen erreserba baldintzak aldatuko dira:

  • Erreserba epearen hasiera: jarduera eguna baino astebete lehenago.
  • Erreserba epearen bukaera: jarduera hasi aurreko unea.
  • Erabiltzaile bakoitzak, asko jota, egunean 2 saio hartu ahalko ditu eskura dagoen zerbitzu bakoitzean (fitness eta igerilekua). Aurretik ezarritako egun muga (astean birritan) desagertuko da.
  • Umeek igerilekua erabili ahalko dute, heldu batek lagunduta. Bi kale utziko dira erabilera mota honetarako: igerileku handiko eta ertaineko bana. Bai heldua, bai adintxikikoa abonatuak izan beharko dira. Izena ematerakoan, helduaren datuekin egin beharko duzue, txikiaren abonamendu zenbakia.

Gainontzeko baldintzek berdin jarraituko dute:

IREKIERA EGUNAK

  • IGERILEKUAK
    • Altzaga:
      • astelehenetik ostiralera 08:00-21:00
      • Larunbat eta igandeetan 09:00-14:00
    • Astrabudua
      • astelehenetik ostiralera 08:00-21:00
  • FITNESS – BI KIROLDEGIAK
      • astelehenetik ostiralera 08:00-21:00

HITZORDUAK HARTZEKO BIDEAK:

  • Telefono bitartez:
    • 944 670511 edo 944673461 zenbakietan.
    • Astelehenetik ostiralera 08:30-20:30 artean eta larunbat eta igandeetan 09:00-13:30 artean.
  • Web orrialde bitartez: epea izen emateari dagokion egunaren 08:30etan hasiko da hemen: http://kirolak.erandio.eus/eu/hasiera/#

ERABILTZAILEEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK:

  • Igerilekua erabili ahal izateko kiroldegietako bazkide izan beharko zara.
  • Martxoan fitnessen izena emanda zeudenek erabili ahalko dute fitness zerbitzua.
  • Egokitu zaizun orduan heldu zaitez eta esleitutako irteera ordua errespetatu ezazu. Esleitutako sarrera unetik ordubetera instalakuntzatik irten beharko duzu.

Uneoro bermatuko dira osasun egoerari egokitutako higiene eta segurtasun neurriak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gomendioak eta Udalaren Covid-19 kontingentzia planean ezarritako betebeharrak.