94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

Jarduerak 21:00etan bukatuko dira. Aipatu orduan ez da pertsonarik geratuko instalazioetan.

Entrenamendu eta txapelketa helburu duten erreserba orok bertan behera jarraituko du, txapelketa profesional edo semiprofesionala izan ezik

Fitness eta igerilekua erabiltzeko aukera mantentzen da ordutegi berriarekin, aldez aurretiko erreserba eginez.

Instalazio bien azkeneko erreserba orduko erabiltzaileek 20:50ean utzi beharko dute aretoa.

Ezingo dira aldagelak erabili. Salbuespen modura igerilekuko aldagelak erabili ahalko dira, dutxak erabili gabe.

Programatutako nagusientzako gimnasia jarduerak mantentzen dira.

 

Jardueren ezaugarri zehatzak:

FITNESS

Erabiltzaileek aldez aurretiko hitzordu bitartez egingo dute erreserba:

Astebete aurrerago egin ahalko da erreserba.

Erabiltzaile bakoitzeko muga: 4 erreserba astean.

Saioak, gehienez, 90 minutukoak izango dira.

*Azkeneko saioko erabiltzaileek 20:50ean utzi beharko dute fitness aretoa.

Sarrera tornoetatik egingo da.

Aldagelak

Ez dira erabilgarri egongo.

Dutxak ez dira erabilgarri egongo.

Takillak erabilgarri egongo dira, elkarren artean banaturik.

Aretoan

Erabiltzaileek maskara erabiliko dute uneoro.

Erabiltzaileek erabiltzen duten materiala desinfektatuko dute erabili aurretik eta ondoren.

Ariketa guneen arteko distantzia bermatuko da. Behar izanez gero makina batzuk erabilgaitz utziko dira.

Aforoa:

  • Astrabuduan: 12 pertsona.
  • Altzagan: 20 pertsona.

Ordutegia

  • 07:30 – 09:00
  • 09:30 – 11:00
  • 11:30 – 13:00
  • 13:30 – 15:00
  • 15:30 – 17:00
  • 17:30 – 19:00
  • 19:30 – 20:50

Igerilekuak

Abonatuek aldez aurretiko hitzordu bitartez egingo dute erreserba:

Astebete aurrerago egin ahalko da erreserba.

Erabiltzaile bakoitzeko muga: 4 erreserba astean.

Saioak, gehienez, 90 minutukoak izango dira. Denbora honetan zehar erabiltzaileek nahi duten erara antolatu dezakete beraien egonaldia, betiere 90 minutuak pasata tornoetatik irteten baldin badaude. 90 minutu horrek agortu baino 10 minutu lehenago igerilekuak hutsik geratuko dira.

Astean zehar azkeneko saioko erabiltzaileek 20:50ean utzi beharko dituzte igerilekuak hutsik.

Asteburuetan eguerdiko azkeneko saioko erabiltzaileek 13:50ean utzi beharko dituzte igerilekuak hutsik.

Sarrera tornoetatik egingo da.

Aldagelak:

Erabilgarri egongo dira.

Dutxak ez dira erabilgarri egongo.

Takillak erabilgarri egongo dira, elkarren artean banaturik.

Komunak erabilgarri egongo dira.

Ile lehorgailuak gaituko dira.

Igerileku eremuan:

Dutxak erabilgarri egongo dira.

Maskararekin joan beharko dute bertara arte.

Materiala eskaileretan utziko dute elkarrengandik urrunduta.

Aforo maximoa:

  • Astrabuduan: 10 pertsona
  • Altzagan: 20 pertsona

Ordutegia

ASTEAN ZEHARLARUNBATETANIGANDE ETA JAI-EGUNETAN
  • 08:00 – 09:30
  • 10:00 – 11:30
  • 12:00 – 13:30
  • 14:00 – 15:30
  • 16:00 – 17:30
  • 18:00 – 19:30
  • 20:00 – 20:50
  • 09:00 – 10:30
  • 11:00 – 12:30
  • 13:00 – 13:50
  • 16:00 – 17:30
  • 18:00 – 19:30

 

  • 09:00 – 10:30
  • 11:00 – 12:30
  • 13:00 – 13:50

ERRESERBA AUKERAK IGERILEKUAN:

  1. ALTZAGAN
    1. IGERI EGITEKO: sartzen den erabiltzaile bakoitzak bere erreserba eduki behar du. 10 urtetik gorakoek erreserbatu ahalko dute modu honetara.
      1. Igerileku handia:
        1. Astelehenetik ostiralera 08:00-20:50
        2. Larunbat eta igandeetan 09:00-13:50
      2. Igerileku ertaina:
        1. Astelehenetik ostiralera 08:00-15:30
      3. AISIALDIRAKO – FAMILIA ERRESERBAK: familientzako gordetako tokiak familiek baino ezingo dituzte erabili. Kasu honetan aisialdiko erabilera baimenduta dago.
        1. Igerileku handia: erreserba bakarrarekin heldu bat eta ume bat sartu daitezke.
          1. Larunbatetan 16:00-19:30
        2. Igerileku ertaina: erreserba bakarrarekin bizikideak diren lau pertsona sartu ahalko dira, asko jota. Horien arteko bat, gutxienez, heldua izan beharko du.
          1. Astelehenetik ostiralera 16:00-20:50
          2. Larunbatetan 09:00-13:50 eta 16:00-19:30
          3. Igandeetan 09:00-13:50
  2. ASTRABUDUAN
        1. IGERI EGITEKO: sartzen den erabiltzaile bakoitzak bere erreserba eduki behar du. 10 urtetik gorakoek erreserbatu ahalko dute modu honetara.
          1. 1., 2. eta 3. kaleak:
            1. Astelehenetik ostiralera 08:00-20:50
            2. Larunbat eta igandeetan 09:00-13:50
          2. 4. kalea:
            1. Astelehenetik ostiralera 08:00-15:30
          3. AISIALDIRAKO – FAMILIA ERRESERBAK: familientzako gordetako tokiak familiek baino ezingo dituzte erabili. Kasu honetan aisialdiko erabilera baimenduta dago.
            1. 1., 2. eta 3. kaleak: erreserba bakarrarekin heldu bat eta ume bat sartu daitezke.
              1. Larunbatetan 16:00-19:30
            2. 4. kalea: erreserba bakarrarekin bizikideak diren lau pertsona sartu ahalko dira, asko jota. Horien arteko bat, gutxienez, heldua izan beharko da.
              1. Astelehenetik ostiralera 16:00-20:50
              2. Larunbatetan 09:00-13:50 eta 16:00-19:30
              3. Igandeetan 09:00-13:50