94 467 05 11 - 94 467 34 61 erandiokirolak@erandio.eus

 

Denboraldiko igeriketa ikastaroen behin-behineko esleipena egin dugu (txanoak 2022 – 2023). Plaza eskuratu duten pertsonek izen-ematea berretsi behar dute dagokion tasa ordainduta kiroldegiko lehiatilan txartelaren bidez uztailaren 27-29 bitarteko epean.

Bazkide ez diren pertsonek abuztuaren 2tik aurrera izena eman ahal izango dute plaza libreetan.

 

Prezioak:

  •  Bazkideak:
    • Astean egun bi: 22 euro
    • Astean egun bat: 11 euro
  •  Ez bazkideak:
    • Astean egun bi: 29,70 euro
    • Astean egun bat: 14,85 euro

Ze ikastarotan eskuratu duzun plaza kontsultatzeko, Erreserbatu atalera joan (erabiltzailea eta kontraseina beharko dituzu, edo bertan eskuratu). Bestela, zerrendak ikusgai dira:

IKASTAROETAN ONARTUEN ZERRENDAK

GAINONTZEKO JARDUERAK (IRAILA BAINO EZ):

Bestaldetik ere, gogoratu datorren 2022ko irailean, beste urteetan ez bezala, Erandioko kiroldegietan jarduera gidatuak eskeiniko dirrela kurtsoko beste hilabeteetan bezala (lehen urrian hasten ziren).

Iraileko jarduera hauek 2021/22 denboraldiaren barruan sartuko dira, beraz, 2022ko ekainean jarduera horretan izena emanda zuten pertsonei plaza errespetatu zaie. Horretarako, irailean jarraitu nahi duten pertsonek berresteko prozesua eta izen emate berrien prozesua beste hilabeteetan bezala izango da baina kasu honetan UZTAILEAN izango da, 15etik 29ra